DEFENTSAREN GOGOETAK

  • user warning: Table 'dr_sositoiz.comments' doesn't exist query: SELECT c.*, u.uid, u.name AS registered_name, u.picture, u.data FROM comments c INNER JOIN users u ON c.uid = u.uid WHERE c.cid = 44462 AND c.status = 0 in /usr/virtualweb/linuxlabouras/drupal-5.1/includes/database.mysql.inc on line 172.
  • El comentario al que va a responder no existe.
  • user warning: Table 'dr_sositoiz.comments' doesn't exist query: SELECT c.*, u.uid, u.name AS registered_name, u.picture, u.data FROM comments c INNER JOIN users u ON c.uid = u.uid WHERE c.cid = 6312 AND c.status = 0 in /usr/virtualweb/linuxlabouras/drupal-5.1/includes/database.mysql.inc on line 172.
  • The comment you are replying to does not exist.


Ikuspuntu juridikotik begiratuta, 2.007 - ko uztailaren 24 - ko epaiketak nabarmendu beharreko ezaugarri bereziak baditu:

Lehenik eta behin, protesta ekintza baketsuen kriminalizazioaren beste
kasu bat baino ez da. Zoritxarrez, beste edonon zigor penalik ez duten
kasuak Nafarroan zigortzen direla begibistakoa da.

Bigarrenik, interesgarria da 3 alderdi zehatz azpimarratzea:

  • 2.007-ko uztailaren 24-ean 2.003-ko ekainaren
    16, 17 eta 18-an izandako gertakariak epaituko dira; beraz, 4 urte
    baino gehixeago pasatu dira.

Inongo ikerketa, ez polizialik
ezta judizialik ere behar izan ez duten gertaera argiak izanik, 4 urte
baino gehixeago auzibidea luzatzeak, 19 pertsona auzipetu horien
aurkako aurretiko zigorra ezezik, baita beharrezko ez den luzamendurik
gabeko epaiketa izateko eskubidearen aurkako urraketa larri eta latza
da.

  • DELITU GISA epaituko dena zera da: Itoitz herriko eraikinetan euren
    burua kateatzea, beren birrinketaren aurka protesta egiteko. 19
    pertsonari aginte agenteei desobedientzia larriko delitua egozten zaio,
    fiskalak 9-NA HILABETEKO KARTZELA zigorra eskatzen duela.

Antzeko beste kasuekin konparatzen badugu, auzibide honetako eskaera
fiskala oso bestelakoa dela ikusiko dugu. Izan ere, kasu horietan
hainbat epaitegitan nork bere burua kateatzea ez da delitutzat hartu
izan, fiskaltzaren onespenaz ( Artozki eta Euskal – Jai-ko uztarazteen
aurkako protestetan, Itoizko urtegiaren eraikuntzaren kontrako
kateaketak,....)

Hauetako kasu askotan, auzibideak bukatutzat joak izan dira,
fiskaltzaren oposiziorik gabe. Beste alditan, guztiz berdinak ziren
gertakariak ( Artozkiko utzaraztean, urrutira joan gabe ) hutsegite
gisa epaituak izan dira, kasurik txarrenean
isuneko zigorra ezarriz.

Epaiketa honek zer du berezitik, beste kasuek izan ez duten tratamendua edukitzeko.?

  • Auzibidean Nafar Gobernua ageri da 19 akusatuek honako hauek ordain ditzaten eskatzeko:

-utzaraztean esku hartutako foruzainen soldatak ( lanordu arrunta eta apartekoak ).
-3 egunez luzatu zen utzaraztearen otorduak, bazkariak eta afariak ( ez
al dute gosaltzen foruzainek? ), Itoiztik urruti diren Imarkoain, Arre
eta Iruñeko Carlos III- go kafetegi batean; honetaz gain, dozenaka
garagardo....

Afera hau guztiz parregarria izan liteke, baldin eta bide honetaz Nafar
Gobernuak 19 auzipetuei 36.022,41 euro ez balie kobratu nahi izanen.

Laburbilduz, zekenkeria politiko-polizialeko kasu nabarmenaren
aitzinean gaude. Auzibide hau, hastapenetik gaur egun arte, politika
ofizialarekin bat ez datorrenari mina egiteko borondate eta mendeku
gosearen adibide garbi bat izan da.

Atxiloketak polizi bortizkeriaren testuinguruan egin ziren, auzibidea
lau urte baino gehiagoz luzatu da, fiskalak antzeko kasuetako zigorrak
baino handiagoak eskatzen ditu eta Nafar Gobernuak beren poltsikoak
zigortu nahi ditu.

Bildur edo gorrotoarengatik ( finean gauza bera da: gorrotatzen denak
bildurtzen du eta bildurtzen duena gorrotatzen da), gehiegikeria,
helburu politikoz legearen erabilpena, mendeku eta giza zekenkeriaren
egoeraren aitzinean gaude.