ITOITZ – ESA TXIRRINDULA MARTXA

Eztabaida itxi da: ezin duzu iruzkin gehiago bidali

BI URTEGI, BORROKA BAKARRA

Abuztuaren 30 eta Irailaren 2-ren artean.

Egun horietan Itoizko urtegia eta Esako handitzearen aurkako txirrindula martxa burutuko dugu, eurak bait dira, egun, gehien mehatxatzen gaituzten proiektu hidrologikoak.

 

Biek ala biek, bilakaera bera izan dute: triskantza ekologiko larri eta itzuliezina, herri eta eskualde zabaletako ezabatze erabatekoa, auzitegietan zigortu babeko ustelkeria kasu sinesgaitzak, kalteturiko populazioen eritziaren aurkako ezarketa bortitza eta diru gosen zein ur xahuketan oinarritutako iharduera desarrollistaren sustapena.

 

Hau guztia gutxi balitz, bi proiektuek inguruan kokaturiko herrientzat arrisku larria suposatzen dute: Itoitzen nahiz Esan ezker mazelak egonkortasun arazo larriak ditu.

 

Esako urtegiko handitze lanetan, Administrazioak ixildutako 3 milioi metro kubo lur lerratzea suertatu zen, ehun metro luze eta metro t´ erdi baino gehiago sakon ziren arrakalak sortu zirelarik. Hasierako urtegia diseinatu zuen ingeniariak, garai haietan jadanik maldak ez zirela seguruak ohartarazi zuen, ondorengo edozein handitze bazterreratuz.

 

Itoitzen, mazelaren lerratzea motelagoa bada ere, betetze probetako 3 urte hauetan, urtegiak berak eragindako 1.100 lurrikara inguru zenbatu dira, egonkortasun ezaren arazoa handikiro areagotuz.

 

Aski da geure bizitzaz jostatzeaz!! Gurekin pedaleei eragin eta bi munstruoren aurkako borrokan jarraitu. Oraindik obrak gelditzeko garaiz gaude; berandu baino lehenago izan dadin.

 

ITOIZKO SOLIDARIOAK

 

 

EGITARAUA

 

 

ABUZTUAk 30, ostegunarekin : AGOITZ.

 

18.00 -etan : Iruñeko Labrit aldapan txirrindula biltzea, Agoitzera doan kamioian sartzeko.

19.00 - etan: Iruñeko Autobus Geltokitik Agoitzera doan autobusa.

19.45- etan: Itoizko presa ikusteko Alduntza gaineko igoera txirrindulaz. Bertan betetze proben inguruko irregulartasunen berri emanen da.

22.00 - etan : Ekaiko elkartean afaria.

 

 

ABUZTUAk 31, ostiralarekin: AGOITZ - ZANGOTZA. 32 Km.

 

9.00 - etan: Gosaria.

10.00 - etan: Txirrindularien irteera.

14.00 - etan: Erripodasen bazkaria.

18.30 - etan: Helmugaratzea Zangotzan.

19.00 - etan: Hitzaldia: Esako urtegia, bere handitzea eta Itoizko urtegia. Aragoi ibaia Elkartea eta Itoizko urtegiak mehatxaturiko auzokideen Batzarraren eskutik.

21.00-etan: Haur antzerki saioa: “Ura guztientzat”. “Betiko berberak” taldearen eskutik.

 

 

IRAILAk 1, larunbatarekin: ZANGOTZA - ARTIEDA (Aragoi). 39 km.

 

9.00 - etan: Gosaria.

10.00 - etan :Txirrindularien irteera.

12.30 - etan: Esako presaren ondoan pitzadura eta lur lerratzeen inguruko azalpenak.

14.00 - etan: Bazkaria Esa urtegiaren bazterrean.

19.30 - etan: Helmugaratzea Artiedan.

20.00 - etan: Aragoiko urtegi proiektu batzuen bideo emanaldia.

23.00 - etan: Herri kirolak.

 

 

IRAILAk 2, igandearekin: ARTIEDA- ERRUESTA- autobusa.

20 km.

 

10.00 - etan: Gosaria.

11.00 - etan: Txirrindularien irteera.

12.00 - etan: Erruestara iritsi.

12.15 -etan: Ekintza zuzeneko tailerra.

14.30 - etan: Bazkaria.

19.00 - etan: Artiedako bidegurutzetik lineako autobusa Iruñera.

 

 

OHARRAK:

 

  • Iruñetik Agoitzera eta Artiedako bidegurutzetik Iruñera txirrindulak eramateko kamioia izanen dugu.
  • Martxan zehar bizkarzorroak eramateko furgoneta izanen da.
  • Gosariak, bazkariak eta afariak Txiribita taldearen kontura. Partehartzaileen laguntza eskertuko da.
  • Txirrindulaz gain, lozaku, isolagailu, kasko eta jantzi islatzaileak ekarri. Txakurrik ez, mesedez.
  • Martxarako harremanetako telefonoa: 696528018. Taldeko zenbat lagun zatozten esatea eskertuko dizuegu.
  • Informazio gehiago eta www.sindominio.net/sositoiz webguneetan.
  • Idatz iezaiguzue sositoiz@sindominio.net helbidera.