ITOITZEKIKO ELKARTASUNA TALDEA

1995. urteko otsailean eta urtegiaren obrek urte eta erdi bat baino gehiago zeramatzatela, Itoizko Solidarioen kolektiboa jaiotzen da, borroka fronte berri bat jorratzearren: ekintza zuzena, publikoa eta ez-bortitza, Ama Lurra defenditzeko desobedientzia zibilean oinarritutako estrategiaren barnean.

Gure lehentasunezko helburua Itoizko urtegiko obretako geldiketa lortzea izan da. Zenbaitetan lortu egin dugu: minutu, ordu, egun batzuetarako,.. eta baita kableen mozketaren ekintzaren bitartez, urte bateko geldiketa ere.

Zortzi urte hauetan hirurogei ekintza inguru egin ditugu, agerian dauden oposaketa arrazoien arren lan anti-ekologiko, ilegal, antisozial, ustela eta kriminal honekin aurrera jarraitu duten zenbait erakunderen irrazionaltasuna salatzeko.
Bi ekintza mota egiten ditugu: Obren arduradunak diren erakundeetan burutzen ditugunak, eta obren geldiketa eraginkorra lortzeko obretan bertan egiten ditugunak.

Ekintzak bukatzean, leku berean gelditzen gara atxiloketan inolako erresistentzia jarriz, poliziak eta obren segurtasun zinpekoengandik jaso ditugun tratu txarren arren.

Gure ekintzen ondorioz, epaiketa jasan ditugu, eta haien ondorioz Dani Unziti 16 hilabete kartzelan eman zituen ere. Honez gain, bi taldekide kableen mozketaren ekintzan parte hartzeagatik kartzela zigorra pairatzen ari dira: IƱaki Garzia Koch-ek hiru urte t'erdi pasatxo kartzelan eman ondoren 3 graduan dago egun, eta Ibai Ederrak honez gero 9 hilabete kartzelan eman du.