SOLIDARIOAK ASKE

Hil honen 5ean Julio Villanueva aske gelditu zen eta atzo 13an, kable mozketa zela eta 1996an jasan zuten espetxe zigorragatik bilatze eta harrapatze agindupean ziren gainontzeko 5ak ere, behin betiko askatasunean gelditu ziren.

Honen guztiaren zergatia duela 4 urte eman zen lege aldaketa batean datza, aldaketa honek 5 urte baino gutxiagoko delituen preskripzio epea 10 urtetik 5 urtetara jeitsi zuen. Aldaketa hortaz jabetu bezain laster auzitegi probintzialari 8 kideren aferan lege berria aplika zezan exigitu zitzaion 5 urteko epe berri hori aspaldi iragana baitzen eta
beraz behin betiko askatasunean egotea zegokien. Azpijokoz eta helburu zeharo politikoak lagun, auzitegiak ahal zuen guztia atzeratu zuen bere kontrako ebazpena, bilatze eta harrapatze agindupean egon beharra luzatuz; politikoak eta bat ere juridikoak
ez ziren argudioak erabiliz (“gizarte alarma” esaterako).
Hau jakin ondoren auzitegi gorenera jo genuen, azkeneko honek ere ahal bezain beste atzeratu duena. Atzerapen hauek oso egoera latzak bezain saihesgarriak sortu dituzte, Julioren espetxeratzea kasu edo beste 5 lagunek errefuxiatu edo sasian segitu beharra.
Dena den, oraingo hontan ezberdintasuna nabaria izan da, oraingo hontan legea betez eta Nafarroako entzutegiak eragindako “akatsa” onartuz preskripziotzat jo du.
Hala ere, berriz esanen dugu legea bete baino ez dutela egin, gogoraraziz nahita
eragindako 3 urteko atzerapenarekin egina. 1999an ezarri ziguten zeharo bidebage
eta neurrigabeko epaiaz ez dira damutu. Ez digute ezer oparitu.
Oposizioa beldurtzeko zeharo zigortzailea izan zen epai hura jasan ondoren, Iñaki Garcia Kochek eta Ibai Ederrak 3 urteko espetxe zigorra baino gehiago bete dute, Juliok 4 hilabete baino gehiago eta denok ia 9 urte errefuxatuak edo sasian (klandestinitatean), honek guztiak isolamendua, tentsio sikologikoa eta bizitza arrunta eramateko ezintasuna eraginez.
Gainera, Ibaien kasuan, 5 urteko epea betetzeko hilabete bat falta zelarik presondegiratua izan zen eta horregatik preskripzio legearen aldaketa ez zaio aplikatu. Hori dela eta balditzapeko askatasunean urte bete segitu beharko du egoera honek dituen murrizketa guztiak pairatuz: baimenik gabe ezin da Nafarroatik atera, soldataren %30 ordaindu beharra, gizarte laguntzailearen hileroko bisitaldia...
Taldeko 8 lagunen aurkako 8 urteko zigor honek talde osoa kaltetu du, beste borroka frontea gehituz: urtegiaz gain errepresioari aurre egin behar izan diogulako honek suposatzen duen higadura pentsonala, kolektiboa eta ekonomikoa pairatuz.
Hala ere, egindakoaz ez gara damutzen eta berriro eginen genuke.
Gure indar guztiaz borrokan segituko dugu Itoizko urtegiaren erabateko hustea lortu arte.
Kokildu ordez, indarberritu gaituzte urte guzti hauen zehar pertsona eta talde anitzek emandago laguntzari esker.
Datorren urteko martxoan betetze probak bukatuko dira eta ofizialki urtegia martxan jarriko dute. Itoizko urtegiaren aurkako borrokaren fase berri bat zabaltzen da, gaur egungo egoera hau jasanezina bihurtu delarik.
Herriak txikitu eta ingurua ito ondoren, historia ez da bukatu, beste kapitulo beldurgarri bat zabaldu da, are beldulgarriagoa oraindik: burrunbak, lurrikarak, ur filtrazioak eta mazelaren labaintzeak milaka pertsonen bizitza arriskuan jartzen dute eta horrek biztanlegoaren eguneroko bizitzan sekulako ezinegona eragiten du.
Eta kapitulo hau ere, betiko legez, manipulazioaz, gezurraz eta ezregulartasunez josia dago, atzo Urtegiak mehatxaturiko herrien plataformak salatu zuen bezala.
Izan ere, larrialdi planak ez du ezertarako balio,hondamendi kasuan handik ospa egiteko denbora aski izanen ez delako.
Gaur egun presaz goiti zein beheitiko populazioaren segurtasuna bermatzeko neurri bakarra urtegiaren hustutze kontrolatu eta berehalakoa da, bainan horrek beren
diru gose etengabea ez zuen asebeteko: horren lekuko, itoizko urez hornituko den
Zaragozako Expo xahutzailea eta espekulazioaren bazka tentagarri bihurtuko den
Monegroseko “ Las Vegas “ berria, ehun mila lagunentzat basamortu erdian ur beharra
ikaragarri handia izanen duena.
Honetaz gain Erriberako golf zelaien proiektu berriak edo Argako ur kutsaduraren
arintzea dira Itoizko uraren erabilera xahutzaileak.
Horrela demostratzen dira horrenbesteko samina sortu duen urtegi baten benetako
“beharrak”.
Hori dela eta mobilizazio gehiago iragartzen dugu: besteak beste, datorren astean Kalaxka (Zabaldi) Itoizkeriaren aurka ospatuko ditugun jardunaldiak eta Otsailaren bukaeran Itoizko urtegiaren hustea eta bere bizkia den Esako urtegiaren lanen gelditzea eskatuko ditugu manifestazio baten bidez.

Itoitz hustu! Itoitzetik ez dira pasako!
Amalurra
defenda dezagun!

ITOIZKO SOLIDARIOAK

Erantzun