07ko txirrindula martxaren balorazioa

Itoitzekiko Elkartasun Taldetik atzo amaitu zen txirrindula martxa (oso laburra iruditu bazaigu ere) experientzia ederra izan dela aditzera eman nahi dugu. Dagoeneko teorian genekiena praktikan, hau da, Itoitz eta Esa bi munstruo bata bestearen berdin- berdinak direla eta oposizio eta herritartrengan sortzen dituzten arazoak ere oso antzekoak direla. agerian utzi du txirrindula martxak.

Egun hauetan, Zangotza, Agoitz , Artieda eta Erruestako biztanleekin, azken finean berdinak diren borrokak eta kezkak amankomunean jarri ditugu, beraiekin eztabaidatuz eta elkarrekin biziz. Itoitzeko kasuan zeharo hunkitu gaitu 20 urte igaro ondoren auzokide batzuek ez dutela etsi ikusteak, beraien eta beraien senideen gaineko etengabeko mehatxuarekin bizitzea gutxi balitz, beraien auzokide batzuek eta instituzioek alarmistak deitu izana, eta zaratak eta lurrikarak "asmatzea" leporatu izana jasan behar izan dutela kontutan hartuz. Bainan gaur egun agerikoa dena inork ezin du zalantzan jarri.

Artiedari dagokionez beraien lurrak, hauxe da berain bizimodu nagusia, urperatzen ez uzteko eta beldurrez bizitzea ez etsitzeko dena emateko prest eta batua dagoen herria aurkitzeak hunkitu gaitu. Gure kolektiboa indarberritua atera da elkartruke honekin eta aipatutako taldeak eta ehundik gora parte hartzaileak ere indarberrituak atera direlakoan gaude. Inposaketen aurrean antolatzeko beste era batzuetatik ikasi dugu eta gaur egun Itoitzen aurkako borroka hasieran bezain zilegi eta beharrezkoa izaten jarraitzen duela berretsi dugu. Edo agian gehiago. Gure eskerrik beroena "Txiribita"(Barna)-ko taldekideei beraien sukalde ibiltariaren laguntzaz partehartzaileok dastatu dugun janaria oso eran eraginkor eta alaian prestatu dutelako. Beraien ateak ireki dizkiguten herriei ere esker aunitz. Hantxe bizitzen jarraitu dezazuela nahi dugu. Gurekin gustora pedalei eraginen litzatekeen Juliori besarkada erraldoia eman nahi diogu.

Ez dugu etsiko harik eta pedalei eragin ahal izan arte.
Itoitz hustu. Esaren handitzeari ez.

Julio Askatu!

Erantzun