2008KO ZARAGOZAKO EXPORI EZ
2008KO ZARAGOZAKO EXPORI EZ
Otsailaren 23an,arratsaldeko 5etan.Autobus geltokia.IruñaDeitzaileak:Itoizko urtegiak mehatxaturiko auzokideen batzordea-AsoziazionO Salzar(Artieda,Aragoi)-Ekologistak martxan-
Nafarroako Uraren kultura berriaren taldea-
Esa ez bizitza bai hiritar Ekimena- Itoizko Solidarioak
Hil honen 5ean Julio Villanueva aske gelditu zen eta atzo 13an, kable mozketa zela eta 1996an jasan zuten espetxe zigorragatik bilatze eta harrapatze agindupean ziren gainontzeko 5ak ere, behin betiko askatasunean gelditu ziren.
Abenduaren 17tik 22ra Itoizko urtegiaren aurkako astea Zabaldin
EGITARAUA
Julio Villanueva askatzeko eskatu dute talde ekologistek
Hainbat talde ekologistek Itoizko urtegia husteko eta Julio Villanueva solidarioa askatzeko eskatu dute gaur goizean Iruñean.
Villanueva 1996an Itoizko lanetako kableak mozteagatik dago preso.
Bera da, hain zuzen ere, espainiar Estatuan ingurumen auzi batengatik preso dagoen ekintzaile ekologista bakarra.
Kalegira Nabarreriako plazatik espetxeraino. Azaroak 24, larunbata, goizeko 11,30etan.
Espetxearen aurrean konzentrazio eta amaiketako bat izanen dira. Etor zaitez!
Hilabeteko azken larunbatero konzentrazioak egingo ditugu. Hurrengoa 29an 12tan espetxearen aurrean izango da. Julioren askatasunagatik! itoitz hustu!
Zatoz!
Itoitzekiko Elkartasun Taldetik atzo amaitu zen txirrindula martxa (oso laburra iruditu bazaigu ere) experientzia ederra izan dela aditzera eman nahi dugu. Dagoeneko teorian genekiena praktikan, hau da, Itoitz eta Esa bi munstruo bata bestearen berdin- berdinak direla eta oposizio eta herritartrengan sortzen dituzten arazoak ere oso antzekoak direla. agerian utzi du txirrindula martxak.
Itoizko Solidarioak taldeak antolatuta abuztuaren 30tik irailaren 2ra bitarte egitekoa den bizikleta martxaren berri eman nahi dizuegu. Aurtengo txirrindula martxak Itoitz eta Esako urtegiak lotuko ditu. Izan ere, bi urtegi horiek sortutako arazoak oso antzekoak dira, gure iritziz. Herritar mordoxka bizi da bi egitasmo erraldoien mehatxupean eta kasu batean zein bestean agintariak garrantzizko datuak ezkutatzen saiatu dira.

07/08/17 ko goizean, ostilarean, Julio Villanueva Villanueva atxilotu dute, Solidari@s con Itoitz taldeko kidea. Gida baimena berritzeko tramiteak egiten ari zela udailtzaingoa gurutze plazan agertu eta atxilotu egin zuten.