ZARAGOZAKO EXPORI EZ

                          2008KO ZARAGOZAKO EXPORI EZ 

Gure taldeak ekainaren 14 eta Irailaren 14-ren artean ospatuko den “Expo Zaragoza:

 Ura eta garapen iraunkorra” izeneko jai arrandiatsuarekiko bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du.

Gure taldeak dei egiten du Zaragozano Expon ez parte
hartzeko, ez joateko eta bere kontra burutuko diren ekitaldi guztietara
hurbiltzeko.
Aldiberean, Expo barruko “ hiritar ekimenen” pabilioan esku hartzen duten
erakundeei gonbitea luzatzen diegu utz dezaten, uste bait dugu ura eta
lurraren defentsan inongo ikuspuntutik onargarri ez den ospakizun honen
zurigarri eta makillaje berdea eskaintzen ari direlako.

Informaziogehiago:www.expo-no.es
 Errefusapen honen zergatiak honako hauek dituzue:

 1. ZARAGOZA TARTEKO EBRO IBAIAREN SUNTSIKETA ERABATEKOA JOLAS PARKE BIHURTZEKO. 

“Ura eta garapen iraunkorra “leloaren erabilpen engainagarriaren atzean zera izkutatzen da:

-Zaragozak zituen zonalde natural eta baratz gune bakarrenetako bat- Ranillas meandroa- Exporen egoitza bihurtzea, hormigoi eta zentzugabeko eraikinez beteriko 25 ha.dun ingurune artifiziala, alegia. Uholde arriskua saihesteko, honen altuera 5,5 m. goratu dute.

-Zubi  berrien eraikuntza, ur bazterretako landaretzaren suntsiketa, harri lubetaren ezarketa, ibaiaren dragatzea eta Ebro nabigagarri bilakatzeko kilometro batzuetan ura gelditzeko  azud bat- presa erregulagarria- sortzea. Jarduera hauek guztiek Ebroko ezaugarri hidromorfologikoak larriki aldarazten dituzte, bere bioaniztasuna birrintzen du eta egungo ingurugiro legislazioaren aurkakoak dira, Uraren “ Directiva Marco “ delakoa barne.

-Ura, energia eta baliabide ez berriztagarrien xahuketa itxuragabea.

-Ospakizun honen “ iraunkortasuna” agerian gelditzen da babesleen zerrendari gainbegirada bat ematen badiogu:

#Ibercaja/ Aramon: Aragoiko pirineoan eski estazioen eraikuntza dela eta, jarduera suntsitzaile eta espekulatiboengatik salatua.

#Acciona: Mundu zabalean bere interesen defentsagatik ekologia prostituitzen duena: Tindaya( Kanariar uharteak ), Americo Vespucio autobia( Chile ),..

#Endesa: Europako 4 enpresa kutsatzailenetako bat eta planeta osoan desmasia aunitzen erantzulea: Bio Bio ibaiko   presen eraikitzailea maputxeen komunitateak mugiaraziz, etabar.

#Coca-Cola: Mundu zabaleko iturburu aunitzen pribatizatzailea, Panamako isurtze kontrolagabearen erruduna, Kolonbiako sindikatukideen hiltzailea,…

#eta jite bereko beste enpresa batzu: besteak beste, Corte Ingles, Prisa Taldea, Telefonica, Repsol, Nozar taldea( Galerias Preciados ),…

Roque Gistau, Expoa kudeatzen duen Expo-Agua elkartearen lehendakaria   “ Aguas Andinas”en zuzendaria izan zen. Enpresa hau munduko herririk pobreenetan ura pribatitzatzen duen Agbar taldearen barruan dago. Gizon honek esku hartutako eskandalu bat- bainan ez bacarra - “ La Farfana” izeneko ur araztegiaren eraikuntza izan da. Inauguratu eta handik hilabete ta erdira herri batzuk kutsatu zituen, populazioarengan txorabioak eta buruko minak eraginez. Arazoa konpontzeari uko egin zioten eta kasua auzitegietara eramana izan zen.

 2. ZARAGOZA ESKUALDEAREN HIRIGINTZA ALDAKETA. 

Exporen aitzakia baliatu da “ Zaragoza berria “ sortzeko: 50.000 etxebizitza huts dituen hirian luxuzko auzuneen eraikuntza, AHT- arekin lotutako plataforma logistiko erraldoien ezarketa ( PLA-ZA), errepide berrien sarearen zabalkundea eta OTAN-eko espiotza gunearen proiektua.

Jarduera hauek ustezko beharren asmakerian oinarrituta daude, biztanlegoaren benetako beharretatik oso urrun.

 3. ONDASUN PUBLIKOAREN XAHUTZE JASANGAITZA NEGOZIO PRIBATUAK GIZENTZEKO: 

Exporen aurrekontua 870 miloi eurokoa bada ere, inguruko jarduera orokorrak 1.700 miloi euro kostatuko du, aurrekontuen desbideraketak etengabe suertatzen ari direlarik.

Populazioarentzako negozio galgarri honek zergen igoera, gastu sozialen murrizketa zorrotza eta datozen 30 urteetan kitatu beharreko zorpena suposatzen du. Horretaz gain, etxebizitzaren prezioaren %17 ko igoera eragin du- estatuko batazbestearen bikoitza- eta gainerako kontsumo gaiena ere.

Aitzitik, enpresa babesleak alimaleko higiezin jarduera, zerga- salbuespena eta publizitate deskontuen onuraz baliatzen ari dira; gainera, ospakizunen ondoren hainbat eraikin eta pabiloiren jabe eginen dira, irailaren 15ez geroztik Exporen egoitza enpresa eta merkataritzagune handi bat bilakatuko delarik.

Esan gabe doa eraikuntza  lan guztiak erlojupekoak direla, esplotazio handiko baldintzapekoak, 14 ordurainoko lanegunak, orain arte 4 langile hildako eragin dituztenak.

 4. OSPAKIZUNAK ERAGITEN DITUEN HIRITAR KONTROLA ETA DISIDENTZIAREN AURKAKO ERREPRESIOA: 

Exporen hasera hurbilaren aurrean, kontsentsu sozial faltsuaren ideia zabaldu nahi dute, disidentzia isilarazi eta erreprimituz. Hortarako, lege zibikoa proposatu dute, adierazpen eta biltze askatasuna murriztu eta kontrakoei isun gogorrak ezartzen dizkiena. Polizia nazionaleko unitate bereziak ( UIP ) eraman eta Udaltzaingo unitate bereziak ( UAPO ) sortu dituzte. Zainketa lanetan 5.000 polizia inguruk esku hartuko dutela kalkulatzen da. Horretaz landa, Expogunea 900 zinpekok eta armagintzan aritzen den enpresa batek ezarritako sistema sofistikatuek kontrolatuko dute.

 5. EXPORENTZAKO  ITOITZ URTEGIKO URAREN ERABILPENA: 

Ospakizun honen “sustengarritasuna”ren froga gorena hauxe dugu: Itoizko ura izanen da Ebro ibaia beren ontzientzat ( baita EAE ko estropadentzat ere) nabigagarri egin, Exporen golf zelaia ureztatu , ur lasterreko ubidea elikatu eta oro har muntai espekulatzaile eta xahutzaile honen arrazoigabekeria hornituko dituena. Hori dela eta, ez ta minutu bakar bera ere ez dira duda mudatan ibili Exporen beharretara betetze probak egokitzeko.Geure buruari galdetzen diogu ea urtegiaren mehatxuengatik bildurturik bizi diren ehundaka pertsonei edota urtegia eraikitzeko beren etxeak bota zizkietenei ongi iruditzen ote zaien Itoizko ura horren helburu “beharrezko”entzat erabili izana.

Hau guztiarengatik, gure taldeak dei egiten du Zaragozano Expon ez parte hartzeko, ez joateko eta bere kontra burutuko diren ekitaldi guztietara hurbiltzeko.

Aldiberean, Expo barruko “ hiritar ekimenen” pabilioan esku hartzen duten erakundeei gonbitea luzatzen diegu utz dezaten, uste bait dugu ura eta lurraren defentsan inongo ikuspuntutik onargarri ez den ospakizun honen zurigarri eta makillaje berdea eskaintzen ari direlako.

                                                                                                ITOIZKO SOLIDARIOAK

Responder